Yogurinha Borova

Las Fellini taldean sortu zen 1994ean Bilbon. Hasieran Spice Gays ikuskizunean txandaldunarena egiten hasi zen eta taldeko pertsonaiei izena jartzeko beharra ikusi zutenean sortu zen Yogurinha. Hamar urte eta gero taldea utzi eta abeslari bezala aritu zen.

Bakarlari bezala, ikuskizun eta festetan antzezteaz gain, ikuskizun musikaletan (Marbella Grill Festival, Elektro in Rio…), Zinegoak irekiera eta itxiera festetan, Canal Euskadi eta Bilbovisión telebista kateetan, antzerkian eta hainbat ikuskizunetan hartu du parte.

Yogurina Borova gorpuzten duenak Eduardo Gaviña Marañón du izena.


Txani Rodríguez 

(Laudio, 1977) kazetaria eta idazlea da. Lo que será de nosotros (2008), Agosto (2013), Si quieres, puedes quedarte aquí (2016) eta Los últimos románticos (2020) eleberriak argitaratu ditu

Horretaz gain, El corazón de los aviones (2006) kontakizun-liburua eta hainbat komiki idatzi ditu; adibidez, La carrera del sol (2008), hainbat hizkuntzatara itzulita. Radio Euskadiko Pompas de papel saioan parte hartzen du eta hainbat hedabidetan kolaboratzen du, El Correo egunkariko Territorios gehigarri kulturalean, besteak beste, Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonès eta ALEA Literatur Elkarteko irakaslea da.

Bere azken nobela, Los últimos románticos, zinemara eramango dute. 


Xabi basterra:

Musikan betidanik aritua, 2016an bere proiektu pertsonala hasi egin zuen. Proiektu horrekin urte ezberdinetan Euskal Herri, Estatu eta Europatik kontzertuak eman ditu. Europan Irlandan, Suedian, Alemanian, Txekiar Errepublikan, Eslovenian, Kroazian, Austrian, Italian eta Frantzian kontzertuak eman ditu.

Batera jo egin duen musikarien artean hauek daude: Egoitz Uriarte (Laudiokoa – Green Valley taldekoa), Joseba Negro eta Iskander Vesga (Bilbo eta Amurrio – Priscilla Band-ekoak), Hubert Fersterer (Austria – Meute bandakoa) eta Bridget Kearney (USA – Lake Street Dive taldekoa).